A-| A+

Bilbao, 2012ko maiatzak 23, 24 eta 25 Castellano    English    Euskara    Chinese   
Lan eraginkortasunez antolatzea Prebentzioa Kudeatzea da - Lan eraginkortasunez antolatzea Prebentzioa Kudeatzea da



 Maiz egiten diren galderak  


Orokorrak


 Non eta noiz izango da Biltzarra?
 2012ko maiatzaren 23, asteazkena, 24, osteguna eta 25ean, ostirala, Bilbon, Espainian.

 Nortzuek esku har dezakete?

Honakoa, Ergonomia eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren alor guztiekin zerikusia duen zientzia, teknika, enpresa eta lanbidearen arloko biltzarra da, eta besteak beste ondoko antzeko esparru eta diziplinak ditu hizpide: industria-higienea, laneko medikuntza, prebentzioaren prestakuntza eta hezkuntza, laneko psikologia eta soziologia, etab.

Nahi duten pertsona guztiek izena eman ahal badute ere, beharrezkoa da jakitea jazoera honetan behar bezala esku hartzeko nahitaezkoa dela ezagutza tekniko bereziak izatea. Antzeko ikasketetako graduatu ondoko ikasleak ongietorriak dira, eta esku hartzeko gonbit berezia egiten zaie.


 Zein da parte-hartzearen kostua?

ORP’2012 biltzarrera joan ahal izateko 410,00 € ordaindu behar dituzte izen-ematea 2012ko otsailaren 28ra arte egiten dutenek, eta 475,00 € ondoren egiten dutenek. Prezio honetan biltzarreko jarduera guztiak sartzen dira, afari ofiziala izan ezik, pertsona bakoitzak 60 € gehiago ordaindu behar baititu.

Biltzarrean aurkeztutako lanen egileak parte-hartzailetzat jotzen dira ondorio guztietara, eta esku hartu ahal izateko izen-ematearen zenbatekoa ordaindu beharko dute. Oso-oso garrantzitsua da egileek hori kontuan izatea, izan ere, aukeratutako lanen egileek izen-ematea ordaindu ez badute, beren lanak ez dira argitaratuko. Parte-hartzaile bakoitzaren ardurakoa da bidaia eta ostatua garaiz antolatzea. Antolatzaileak ezin dira bertaratutako guztien bidaia eta ostatuko gastuez arduratu.





Egileak


 Nortzuek esku hartu ahal dute egile gisa?

Biltzarreko hizpide izango diren gaiei buruzko emaitzak eta/edo esperientziak argitaratu nahi duten era guztietako pertsonek aurkez ditzakete lanak, baldin eta Nazioarteko Biltzarrak ezarritako baldintzak betetzen badira. Web honetako “Lanen Oinarriak” sekzioan argitaratua daude, biltzar honetan onartutako lan-arloen zerrenda, nahiz esku hartzeko oinarriak.

Zientzia Batzordea lanak hautatzeko prozesua burutzeaz arduratuko da, eta hori dela-eta, igortzen zaizkigun lan guztiak ez dira, azkenean, aktetan argitaratzen. Prozedura orri horretan bertan deskribatuta dago.

Biltzarreko bilkuretan aurkeztu ahal izateko azken batean hautatu diren lanen egileek, behar bezala inskribatuta egon eta zenbateko guztia ordainduta izan beharko dute. beren lana aktetan argitara dadin. Egile eta/edo ikerketa-talde bakoitzaren erantzukizuna da baldintza hori betetzen dutela ziurtatzea.


 Nola egin behar dut nire lana?

Lanak argitaratzeko eredu orokorra dago. Eredu hori zehatz-mehatz deskribatuta dago web honetako “Lanen Oinarriak” sekzioan. Jarraitu ESTEKA HONI hartara heltzeko.

Kontuan izan Zientzia Batzordeak beretzat gordetzen duela bidaltzeko baldintzak, hala epeei, nola moduari dagokionez, betetzen ez dituzten lanak atzera botatzeko eskubidea. Mesedez, irakurri eta jarraitu arretaz argitaratutako jarraibideak.


 Zergatik daude lanak hautatzeko bi etapa?

Zientzia Batzordeak bitan hautatzen ditu biltzarrera bidaltzen diren ekarpenak: Lehenengoa, lanen laburpenen (abstract) arabera, biltzarraren gaiekin zerikusirik ez duten artikuluak baztertzeko helburuarekin. Bigarrena, egilea zein den jakin gabe berrikusten diren lan osoen eduki eta ondorioen arabera, Hitzaldian aurkeztutako lanen kalitatea bermatze aldera.

Azkenik hautatutako lanak biltzarraren bilkuraren aurrean aurkez daitezke, Komunikazioen saioetan, jarduera-programaren arabera. Kontuan izan aukeratutako lan guztiak ez direla azken batean aurkezten, bai egileak berak erabakitzen duelako, bai Zientzia Batzordeak erabakita.


 Lan bi (edo gehiago) aurkeztu nahi ditut. Ba al dago mugarik?

Egoitzaren edukiera fisikoa dela-eta eta jasotako lan-kopuru izugarria artatzeko programa mugatua denez, muga bat jarri behar izan dugu eta biltzarreko bilkuraren aurrean lan bakar bat aurkeztu ahal izango du ahoz, ikertzaile edo ikerketa-talde bakoitzak.

Hala eta guztiz ere, nahi beste lan aurkeztu ahal dira. Hautapen-fasea gainditu duten lanak Biltzarreko Aktetan argitaratuko dira, ahoz azaldu ez badira ere, baldin eta ikerketa-taldeko egile batek, behintzat, behar bezala inskribatuta badago eta biltzarrerako izen-ematearen zenbateko osoa ordaindu badu.

Idazkaritza Teknikoaren eskumenekoa da jarduera-programa antolatzea eta dagozkion ordutegietan aurkeztuko diren Komunikazio-kopurua. Lan guztiak aurkezteko ahaleginak egingo ditugulako konpromisoa geureganatu arren, Idazkaritza honek beretzat gordetzen du Komunikazioak ahalik eta ondoen antolatzeko eskubidea, eta beraz, aurkezteko eskabideak atzera botatzeko.


 Zein da Egile Nagusia?

Argitalpen batean egile bat baino gehiago ager badaitezke ere, beharrekoa da artikuluaren titularra zein den adieraztea, aktetan horrela azaltzeko; izan ere, pertsona horrekin jarriko da harremanetan Biltzarreko Idazkaritza Teknikoa, lana aurkeztu duen Ikerketa-Taldearekiko kontatua ezartzerakoan.

Lan egile bakar batean bada, Egile Nagusitzat joko da.  


 Nora bidali behar ditut nire lanak?

Lanen laburpenak, web gune honetako Egileak sekzioan dagoen Inprimaki Elektronikoaren bitartez bidali behar dira. Ez da bermatzen beste mekanismo baten bitartez bidalitako laburpenak jasoko direnik.

Lanak Idazkaritza Teknikoak argitaratutako jarraibideen arabera bidali beharko dira, Zientzia Batzordeak laburpenen aurrez hautatzeko prozesua amaitutako ondoren.


 Zenbat orrialde izan behar ditu nire lanak?

Lau orrialde eta gehienez, hamabost orrialde bat gutxienez a, lanak ebaluatzeko irizpideek laburtzeko gaitasuna eta datu eta emaitzen argitasuna barne hartzen dituzte.

Hori dela-eta, publiko tekniko batentzat idazteko gomendioa ematen dizugu, beharrezkoak ez diren azalpenak eman gabe eta, bakar-bakarrik, emaitzak ondorioak ulertu ahal izateko garrantzitsuak diren aurrekari garrantzitsuak aurkeztuz.



Biltzarreko Idazkaritza: infoorp.oe@upc.edu