|
Kongresu eta Musikaren Euskalduna Jauregia, 1999ko otsailaren 19an inauguratua, oso eraikin berezia da; XXI. mendeko Bilbao berriko bereizgarrietako bat.
Federico Sorianok eta Dolores Palaciosek sortu zuten eta eraikitze-lanetan dagoen ontzi baten antza eman nahi izan zioten. Ontzia, Euskalduna ontziola egon zen dike batetik azaleratzen da. Jauregiak 2001eko Enric Miralles Saria jaso zuen Espainiako Arkitekturaren VI. Biurtekoan.
Bilboko hirigunean dago eta 53.000 m2-ko gunea osatzen du. Askotariko hainbat eta hainbat jarduera eskaini ahal ditu, hala nola, ekonomia eta enpresa, erakunde, gizarte eta kulturakoak. Bertan OLBEko Opera Denboraldia gauzatzen da; alegia, Estatu osoko eta Europako garrantzitsu eta ospetsuenetakoa. Bilbao Orkestra Sinfonikoak -1922an bere lehen emanaldia eskaini zuen musika erakunde bikaina- ere bertan du egoitza.
Eraikinak, Auditorioa eta bertan dituen hainbat kongresu-areto, bilera-areto, bilkura-areto, bulego, foyerren eta erakusketa atariaren bitartez herritarrek erabiltzeko guneak zerbitzuguneekin konbinatzen ditu; zerbitzuguneak biltegi, tailer, aldagela, kamerino, entsegu-areto eta abarren moduan erabiltzen dira.
Euskalduna Jauregia hiriaren erdi-erdian dago, baina, aldi berean, aireportutik minutu gutxira eta lur, trenbide nahiz itsas komunikabide handiekin ezin hobeto komunikatuta.
Ondo-ondoan Bilboko museo handiak (Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa) eta hotel ugari ditu; gainera, jauregiaren inguruetan aisialdi, gastronomia eta merkataritza eskaintza bikaina aurki daiteke.
Kontaktatu:
Kongresuen eta Musikaren Euskalduna Jauregia
Abandoibarra etorbidea 4 - 48011 Bilbo
Telefonoa:+34 944 035 000 - Faxa:+34 944 035 001
Harremanetarako helbide elektronikoa:
info@euskalduna.net /
WEB:
http://www.euskalduna.net
|